3000 partaide gara dagoeneko Minbiziaren aurkako Martxan, orain zu bakarrik falta zara

05.10.16
Gizartea

Bigarren Martxa solidario eta familiarra ospatzeko aste batera gaude, eta jada bagara 3000 pertsona dortsalak eta kamisetak ditugunak Ermuko kaleetatik igarotzeko. Oraindik zenbakia lortu ez duzuenok, azken aukera duzue gaur eta bihar artean. Ermuko Merkatu Plazara hurbildu zaitezkete arratsaldeko 5etatik 7ak arte dortsal eta kamiseta bila.

Pasaden urtean izan zuten harrera onaren ostean, aurten 3.500 partaide izatera heldu nahi da. Momentuz aurreko edizioko marka bete da eta hori gainditzeko lanean dihardute. Salmenta gaur eta bihar zabalik jarraituko du, 5 eurotan bakoitza, laguntza edo donatibo bezala. Inskribatzen diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain, kamiseta bana ere emango zaie. Aurten, kamisetak zuriak izango dira eta berde kolorez serigrafiatuak.

Martxarako azken detaileak prestatzen

Lasterketa edo martxa urriaren 16an, igandea, izango da eta goizeko 11etan hasiera emango zaio Orbe Kardinalaren plazatik. Martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure kaleetan zehar betetzekoak. Nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte korrika, pasioan edo ibiltzen. Ez da irabazlerik izango, kasu honeta martxa bizimodu osasuntsua bultzatzeko ekimena baita.

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen –AECC delakoaren- tokiko Batzarreko boluntario taldeak, hilabete batzuk daramatza martxa antolatzeko lanetan, horregatik gaur eta bihar Merkatu Plazan jarraituko dute geratzen diren azken zenbakiak banatzen. Martxa egunerako,  Gaztela Leongo Elkarteko Atletismo taldearen laguntza izango dute, ibilbidea zehazteko, zintak jartzeko baita mahaiak muntatzeko ere. Horiekin batera, antolatzaileek, hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza ere lortu dute, guztion artean posible egiten dute martxa ospatzea eta urtero partaide kopurua handitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du