Bi gurpilak maite badituzu, hau izan daiteke zure aukera!

05.10.16
Gizartea

Amaitu berri da 2016ko denboraldia, baina Ermuko Txirrindulari Eskolak ez du atsedenik hartzen, eta datorren denboraldiari begira da. Bizikleta zaleak diren gaztetxo ermuarrek jada izena eman dezakete 2017ko denboraldirako entrenamenduei ekiteko.

Ermuko Txirrindularitza Eskolak bizikletak probatzeko eta entrenatzeko aukera ematen die zazpi urtetik gorako Ermuko neska-mutilei. Taldeak berak eskaintzen ditu bizikletak klubeko partaide guztientzat, eta txirrindularitza praktikatzeaz gain, inguruko herrietako hainbat lasterketetan parte-hartzeko parada izaten dute gaztetxoek. Pasatu berri den denboraldian, esaterako, Durangon eta Zallan izan da taldea, Bizkaia osoko beste hainbat txirrindularitza eskoletako kideekin batera.

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen zirkuitua apirilean hasi ohi da, baina Ermuko eskola neguan hasten da prestatzen eta entrenatzen, gaztetxoak sasoi betean iritsi daitezen lasterketetara.

Klubari buruz informazio gehiago jaso nahi izanez gero, inongo konpromisorik gabe deitu daiteke 618 92 88 18 telefono zenbakira (Loli). Gainera, eskolaren orrialdea edota deialdiaren kartela ere kontsultatu daitezke.

Animatu zaitez ongi pasatzera!

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian