Bihar amaitzen da V. Argazki Lehiaketa Mikologikoan parte hartzeko epea
Bihar, hilak 7, perretxikoei buruzko V. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzen da. Lehiaketaren gai nagusia mikologia da, eta bereziki, perretxikoak eta horien inguruko gai guztiak. Lehiaketan parte hartu nahi duenak, hiru modalitate ezberdin ditu aukeratzeko, lehenengoa “Familia Cortinariaceae”-ko argazkiak, bigarrena argazki librea (egileak nahi duena) eta hirugarrena gutxi ikusten diren perretxikoen argazkia. Aukera librea da, baina gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango dira pertsona bakoitzeko. Irudiak kolorez eta 20x30 zentimetrotan inprimatu beharko dira, 40x30 zentimetroko kartulina zuri baten gainean.
Aurten, 950 euro banatuko dira saritan: 450€ “Familia Cortinariaceae”-ko argazki bilduma onenari, 300€ gai libreko onenari eta beste 200€ gutxi ikusten diren espezietako irudi hobeari. Obra guztiak Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko dira, bai bertan edo posta bidez. Lehiaketan aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da urriaren 10etik 23ra bitartean. Epaimahaiak, lanak ikusteko aukera izango dute eta hilaren 23 saridunen izenak ezagutaraziko dituzte Lobianon bertan.
Oraindik aukera duzue lehiaketan parte hartzeko, horregatik deialdiaren oinarriak lasterbidez usten dizkizuegu, eta zalantzarik izanez gero, interesatuek produccionesmicologicas@gmail.com e-posta helbidera idatz dezakete.
Antolatzaileek kartela ere argitaratu eta zabaldu dute.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du