Liburutegiko Bertako Bildumak Ermuarekin lotutako prentsa historikoko ehunka dokumentu gehitu ditu

10.10.16
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak, Bertako Bilduma atalaren barne, prentsa historikoan Ermuko herriari buruz hitz egiten duten dokumentuen eta erreferentzien kopurua handitu du, lortu berri diren hainbat testurekin.

Dokumentazio berria prentsako eta aldizkarietako artikuluek osatzen dute gehienbat, eta jada kontsultatu daiteke liburutegiko webgunean. Agertzen diren gaien artean daude, besteak beste, Valdespinako Markesen jarduera politikoa, Ermuko zenbait pilotari famaturen ibilbideak, Gerra Zibilean Ermuan bizi ziren gorabeherak edota herriko gertaerak.

Bilduma horren barruan, prentsan lehenengo aldiz 1821. urtean agertzen da Ermua, Diario Mercantil de Cadizen, hain zuen. Horretaz gain, beste hainbat erreferentzia berriago ere badaude. La Unión Vasco Navarra eta El Heraldo Alavés tokiko egunkarietaz gain, El Correo de España eta El Porvenir estatuko egunkarietako goiburuak ere topa ditzakegu bilduma honetan ageri diren 109 goiburu berrien artean.

Bertako Bildumako prentsa historikoko atalean gehitu diren goiburu garrantzitsuenen artean dago, esaterako, XIX. mendeko azken hamarkadan Madrilen argitaratutako El Pelotari aldizkari ilustratu ederra; bertan, garaiko pilotari ermuar ezagunen ibilbidea biltzen da, Suinaga anaiena, hain zuzen. El Estandarte Real agerkari karlistaren erreferentziak ere jaso dira, XIX. mende amaierakoa hau ere. Horrek Valdespinako Markesak karlismoan izandako garrantzia azpimarratzen du, eta testuez gain, garaiko grabatu ederrak ere batzen ditu, Valdespinako Jauregiarenak, adibidez.

Dokumentuak kontsultatzea errazagoa izan dadin, herriari dagokion informazioa markatuta ageri da, herritarrentzat irisgarriagoa suertatuz. 400 inguru dokumentu historiko gehitu dira guztira. Horrekin guztiarekin, Ermuko liburutegiak udalerriari eta bertako biztanleei buruzko informazio garrantzitsua biltzen du, gure historiaren inguruan lan egin nahi duten ikerlari eta, nola ez, herritarrentzat.

Atal honetara jo dezakezu esteka honetan klik eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.