2016-17ko denboraldiko lehenengo podiuma lortu du Aitor Hernandezek
Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Impulso) 2016-17 denboraldiko lehenengo podiuma lortu du Urduña Hiria Sari Nagusian. Ermuarrak hirugarren postua lortu du Kevin Suarez eta Ismael Estebanen atzetik.
Lasterketa hasterakoan pedalarekin arazoak izan ditu eta horrekin batera, lasterketa hasita atzeko gurpila zulatu zitzaion. Honek, bigarren itzulian, minutu eta erdiko atzerapena edukitzera bultzatu zion, baina Specializedeko txirrindulariak ez zuen etzi eta hirugarren postuan amaitzea lortu zuen.
Lasterketa amaitzean Aitor Hernandezen hitzetan: “ Ziklokrosarekin lehenengo kontaktua hartzen hasteko karrera polita izan da. Zirkuitua ez zegoen oso gogor eta ondo ibili naiz, hori kontuan izanda eta gurpila zulatzeak, indarrak ateratzera eta gogotsu ibiltzera eraman nau. Oso ondo sentitu naiz, indarrarekin eta forman, baina negua luzea da eta hobetzen jarraitzeko lan egin beharko dut.”
Denboraldiko lehenengo lasterketa izan da Hernandezentzat, eta neguan zehar beste 30 inguru bete beharko ditu, bai estatu mailan baita esparru internazionalean. 2016-17ko ziklokros denboraldian Specialized eta Ermua Impulso babesleekin bat ibiliko da.
Ermuko lasterkaria, abendua eta urtarrila bitartean izango ditu denboraldiko zita garrantzitsuenak, 3 bira internazionalekin eta beste hainbat C1 UCI modalitateko lasterketekin, belgikan eta herbeheretan. Lehenengo kontaktua autonomi erkidegoko egutegian hartuko du, baita Burgoseko Diputazioko Trofeoan ere.
Neguko debuta hasi baino lehen, Hernandezek babesleei eskerrak eman nahi izan die eskaintzen dioten laguntzarengatik, eta denboraldia luzea eta gogorra izango dela komentatu du. “Aurre denboraldi ona egin dugu, entrenatzen eta deskantsatzen, eta denboraldi hasierara ondo heltzen garela uste dut. Negua luzea eta gogorra dela badakigu, eta begirada azken hilabete eta erdiko egutegian jarrita dugu, emaitza onenak lortzeko. Txapelketa hasi aurretik babesleei eskerrak eman nahi diet, beraien laguntzarik gabe denboraldiari aurre egitea ezinezkoa izango litzatekeelako.”
Aste honetan, hilak 12, 15 eta 16, Burgoseko Diputazioko Trofeoan lehiatuko da eta hurrengo astean zehar, erkidegoko lasterketetan. Informazio gehiagorako bere webgunera jo dezakezue.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da