Ermuko Berbalagun egitasmoan parte hartzeko aukera zabalik dago jada
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen Ermuko Berbalagun egitasmoa abian da jadanik, eta interesa duten pertsona guztiek badute oraindik ekimen honetan parte hartzeko aukera.
Ermuko Berbalagunek euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du. Horrela, Berbalagunak 5-6 pertsonako taldeetan elkartzen dira, taldeak berak aukeratutako orduan, tokian eta egunean. Minimoa astean ordu bat izaten da. Barbalagun egitasmoan edozeinek parte hartu ahal du.
Horrela, Berbalagunen parte hartzeko euskaraz berba egiteko gogoa baino ez da behar, euskara ikasten daudenenentzat eta euskaraz ondo hitz egiten dutenentzat ere zuzenduta baitago. Beraz, euskara hobetu nahi duten pertsona guztiek, konfidantza hartu nahi dutenek, edota euskaraz ondo moldatzen direnek eta berba egin nahi duenari laguntzeko prest daudenek Berbalagun egitasmoan aukera “paregabea” dute.
Hortaz, Berbalagunen parte hartu nahi duten pertsona guztiek Udal Euskaltegira zein AEK Kaltxangora euskaltegietara jo behar dute, ermua_berba@aek.eus emailera idatzi edota 663 070 492 telefonoa deitu egin behar dute. Bertan emango diete informazioa. Ermuko Berbalagunen parte-hartzea dohainik da.
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte