Pressplay! giza eskubideen jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da Ermuan
Musika, zinea eta teknologia berriak izango dira urriaren 14tik 21era garatuko den jaialdiaren gakoak
Pressplay! Ermua jaialdia ospatuko da Ermuan urriaren 14tik 21era. Mundua ulertzeko eta elkartasuna eraikitzeko, giza eskubideak beharrezkoak direla jakinaraztea da ekimen horren helburua.
Musika, zinea eta teknologia berriak dira programaren ardatza, eta formakuntza tailerrekin, film proiekzioekin, hitzaldiekin eta kulturen arteko kontzertuarekin osatzen da egitaraua. Horrekin guztiarekin, mundu globalizatuaren arazo nagusiak agerian utzi nahi dira. Espacio REDO da ekintza horien guztien antolatzailea, Ermuko Udaleko Nazioarteko Lankidetza Alorrarekin batera. Udal honek finantzatzen du ekimena, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak lagunduta.
Nazioarteko egunerokotasunak aldaketak, ideiak, krisiak, botereak, gatazkak, itxaropenak, aukerak… erakusten ditu, eta munduko herritar gisa, pertsona guztiok inplikatuta sentitu behar dugu mundu bidezkoa eta librea lortzeko lan egiteko. Errealitate gordinaren aurrean, giza eskubideak urratzen diren uneak salatzearen alde egiten dugu. Gainera, musika protesta, mobilizazioa eta poza dela ikusten dugu, mugitzen diren pertsonen eta gizarteen dinamismoaren alde egiten duela, eta horiek guztiek euren bizitasuna eta konpromisoa erakusteko abestu eta dantza egiten dutela.
Carlos Totorika alkateak, José Luis Araujo Immigrazioko eta Garapenerako Kooperazioko zinegotziak, Ane Enzunza Immigrazio teknikariak eta Javier Aisa Espacio REDOko arduradunak gaur goizean aurkeztu dute jaialdia Ermuko udaletxeko Batzarren Aretoan.
Ekitaldiz beteriko astea
Begirada kritikoa, gizarte ekintzarako erreminta digitalak, ikus-entzunezko materiala eta genero ikuspuntua oinarrizkoak izango dira jaialdi osoan zehar. Urriaren 14tik 18ra, Ermuko Pressplay! zirkuituaren barneko hainbat tailer jarriko dira abian, kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko digitalak oinarri hartuta, mundua begiradetan eta baloreetan fokatzeko. Ekimen horiek gizarteko elkarte eta kolektiboetako kideei eta Lanbide Hastapenerako Zentroko ikasleei zuzenduta egongo dira.
Bestalde, urriaren 17tik 20ra, saritutako lau film dokumental eskainiko dira munduan dauden gatazken berri izan eta horien inguruan mintzatzeko: gerra ikusiko da They will have to kill us first: Malian Music in Exile pelikularen bitartez (Lobiano Kulturgunean); kulturen arteko nortasunak Sigo siendo (Kachaniraqmi) zintarekin; txirotasuna Favela on Blast lanaren bitarte zeta Afganistango emakumeen eskubideak Sonita filmarekin. Azken hiru lanak Ermua Antzokian eskainiko dira.
Gai bakoitza landu ahal izateko, pertsona adituek parte hartuko dute: batetik, Espacio REDOko sortzaileak diren Andrea Aisa Vega edukomunikatzailea, Fernando Armendáriz giza eskubideen aldeko aktibista, eta Javier Aisa kazetaria izango dira, eta, bestetik, Fadhila Mammar kulturarteko bitartekari tuneztarra eta Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako burua.
Jaialdia urriaren 21ean amaituko da, ostirala, Orbe Kardinala plazan 19:00etatik aurrera eskainiko den kulturen arteko kontzertuarekin. Kumar Sublevao musikari afrokubatarra buru duen Sublevao Beat taldeak Afrikun proposamena aurkeztuko du Ermuan, hango eta hemengo soinuak uztartuz. Jarraian, afro-jam session bat egingo da Ermuko musikariekin batera, eta amaitzeko, DJ set bat izango da, bost kontinenteetako erritmorik freskoenekin gozatzeko.
Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, eta xehetasun gehiagorekin ezagutu daitezke www.pressplay-ermua.es webgunean.
Lerro hauen azpian prentsaurrekoa osorik ikusi dezakezue, baita gaur goizeko aurkezpeneko zenbait argazki ere:
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n