The Soul Jacket talde galiziarrak larunbatean, musikaz beteko du Lobiano

13.10.16
Kultura eta Gazteria

The Soul Jacket taldeak emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak 8 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazain sarean nahiz bere webgunean. Orain dela hamar urte baino gehiago Galiziako Rias Baixasko bihotzetik sortutako taldea da The Soul Jacket, eta une honetan Galiziako talde garrantzitsuenetakoa da rock & roll & blues estiloan.

Taldea, bere azken lana “Black Cotton Limited” aurkeztera dator. Vigoko talde honek, bere garaiko beste talde gehienek ez bezala, ez du inolako arazorik estilo berriak lantzeko eta tradizioetatik aldentzeko. 8 minutu baino gehiago irauten duten abestietan, soinu afro-latinoak eta hirurogeigarren hamarkadako ‘psikodelia’ kaliforniarretik eratorritako doinuak biltzen dituzte argitaratu duten azkeneko lanean.

Jatorrizko musika beltzaren lurralde ezkutuetatik igarotzen dira sei musikari hauek. Azken diskoan, lurralde horiek protagonismo handiagoa hartzen dute, funkari eta musika afro-latinoari hurbiltzen zaizkion pasarte instrumentalak lagun. Tartean erritmo biziko ‘groove’ hipnotizatzaileak, betiere Hegoaldeko Rhythm & Blues eta Soul estiloen bakuntasuna alde batera utzi gabe. Egokiera aprobetxatuz, gizarteak aurre egin beharreko benetako arazoei adarretatik heltzeko ere aprobetxatu dute lan berri hau.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu