Euskarazko Gabon ekintzetan izena-emateko epea astelehenean hasiko da

14.10.16
Euskara

Astelehenean zabalduko dugu Gabonetako haurren ekintzetan parte hartu ahal izateko izen emate epea. Urteroko legez, Lehen Hezkuntzako umeek aukera izango dute Gabonetako egunak ekintza sorta erakargarri baten bitartez pasatzeko, eta helburua ume eta gaztetxoak ondo pasatzeaz gain, euskara praktikatzea eta hobetzea da.

Aurten, jarduera desberdin horiek bederatzi egunetan zehar garatuko dira, abenduaren 26an hasita, urtarrilaren 5era arte. Izen-ematea zuzenean egingo da Euskara Sailean (Konbentukoa 5) eta bertan eskabidea betetzeaz gain, zehaztutako tasak ordaindu beharko dira: Umeko 50€ eta bi-anaia arreba apuntatuz gero bakoitzeko 40€.

Izena emateko epea urriaren 28ra arte egongo da zabalik eta data horretatik aurrera ez da onartuko beste eskabiderik.

Informazio gehiago:

Abiapuntu

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin