Kostaldearen osasunaz arduratzen den Azterkosta programak 25 urte bete ditu

14.10.16
Hezkuntza

Deba kostaldeko ekosistemak eta urak onera egiten hobetzen jarraitzen dute, Azterkosta 2016 ekimenean parte hartu duten bost ikastetxeetako ikasle ermuarrek gaurko ostiralean egindako landa lan eta azterketaren arabera. Ekimen hori Ingurumen Heziketarako udal Eskola eta Tailerren baita gauzatu da gaur goizean. Kostaldea behatzen eta horren hainbat elementuren datuak biltzen diharduen ekimenak aurten 25 urteurrena betetzen du, hortaz ibilbide oparo eta kontutan hartzeko bezalakoa. Urteurren horrez gain, gaurkoan Programaren koordinadore eta ingurumen aholkulari den Isabel Prietoren urtebete eguna ere izan denez, festa bikoitza izan da. Ikasleek hainbat aldiz ‘zorionak zuri’ kanta abestu diote eta txartelek eta oroigarriak ere oparitu dizkiote. Prietoren esanetan. “Uraren, hondartzaren eta, oro har, kostaldearen egoera eta kalitatea onak dira. Egoera asko eta, zorionez, hobera aldatu da” esan duenez. ‘Lehenengo urteetan zabor askoz gehiago izaten zen –batez ere paduran-; analitikak korapilatsuagoak eta, oro har, inguruarekiko sentiberatasuna baxuagoa zen, pertsonak errespetu gutxiago izaten genion inguruari, egun kontzeptu oso onera aldatu izan delarik”. Parte hartu duten ikasleak hamar taldetan banatu dira landa lana egiteko, horiek bildutako datuekin txosten orokor bat prestatuk, zeina Eusko Jaurlaritzara bidalik oden, bertatik ‘Coastwach’ programa europarrari helarazteko.

2016ko Azterkosta ekimenak ez du eguraldia lagun izan -goizean fresko egon eta euri ugari bota baitu-, itsas behera izan da eta partaidetza altua izan dira ezaugarri nagusiak. Ia ehun eta hirurogeita hamabost pertsonek parte hartu dute Debara egindako txangoan, -171 ikasle, hamar bat irakasle, José Luis Araujo alkateordea, eta Bulego Teknikoko zuzendaria-. Edizio honetan galdetegi eta materialak berberak erabili dira. Ikastetxeetako kideek trenez bidaiatu dute Debara, udal zinegotzigoak ETSrekin akordioa egin eta joan-etorriak ordaindu dituelarik. Hainbat esperimentu gauzatu dituzte, ikasleei gehien gustatu zainenak. Hainbat parametro kontsideratu eta neurtu dira itsasoko ura oinarri harturik: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua, tenperatura edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste.

Ikastetxe parte hartzaileek: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola

Udalerrian ditugun Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartu dute: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH San Lorenzo, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola.

Kostaldearen egoera zein den aztertu dute, animali eta landarek identifikatzen jardunez. Talde parte-hartzaileek landa lana egitean ingurunearekin harremanetan jartzen dira, hori xehetasunez aztertuz eta galdetegi bat beteaz, non taldeari egokitutako itsas ertzeko zatiaren ezaugarri orokorrak jaso duten, bertan bizi diren organismoen eta izan daitezkeen arazoak agerraraziz.

Landa lana egitera Debako hondartzara joan aurreko asteetan zehar eta Ingurugiroko Heziketa tailerren barne, kostaldeko ekosistema lantzen jardun dute, animalia, landare eta oinarri geologikoaren artean dagoen harremanak aztertuz.

Goizean zehar joandako taldetik hainbat kide elkarrizketatu ditu Eibar Irrati eta SER Kateko kazetari eta kide den JuanMa Cano ermuarrak. Lerro hauen azpian uzten dizuegu, emititutako elkarrizketa. Horretan, Isabel Prietoren hitzez gain, Araujo alkateordearen, Koldo Aranberria irakaslearen eta Nahikari Godoy ikaslearen hitzak entzun ahal izango dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren