Ingelesa praktikatzeko taldea eratuko du beste behin Udal Liburutegiak
Ermuko Udal Liburutegiak, urriaren erditik eta urte amaierara arte, astean behin bilduko den ingeleseko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du.
Ekimen, honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik. Jarduera honetan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak dira elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna azaltzea, ez da titulu ofizialik eskatuko, eta Ermuko Udal Liburutegiko bazkide izatea edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste edozein liburutegiko bazkide izatea.
Ekimena ostiralero izango da 18:30etil 20:00etara Lobianoko Lantegi Gelan. Jarduera hau Auzopolis-Denbora Bankua elkarteko hainbat bazkideren laguntzari esker burutuko da.
Ekintza hau doakoa da. Bilerak urriaren 21an hasi eta abenduaren 16n amaituko dira. Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke eta honako datuak eman beharko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta ingeles maila.
Ekimen honek aurreko ikasturteetan burututakoaren jarraipena izan nahi du eta Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikusentzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat