Kepa Acerok emango dio hasiera Izarra Centreko Arratsaldeak 360 edizio berriari

17.10.16
Ekonomi Sustapena

Ostegun honetan, urriak 20, Izarra Centren itsasoari eta gainditzeari buruzko istorio batez gozatzeko aukera izango dugu. Kepa Acero surflari ezaguna izango da Izarra Centreko Arratsaldeak 360 hitzaldi zikloko edizio berriko lehenengo protagonista eta gonbidatua. Algortako kirolariak bere bizitzako esperientziak, motibazioa, baloreak, ezinezko ametsak lortzeko izpiritua eta bere bidaietan topatu dituen pertsonei eta egoerei buruzko istorioak partekatuko ditu topaketara gerturatzen direnekin.

Kepa Acerok 18 urterekin ekin zion surflari ibilbide profesionalari. Urte luzez munduko surflarien Top 10 sailkapenean egon ostean, duela urte batzuk lehiatzeari utzi zion; baina ez zuen kirola erabat utzi, ibilbideari buelta eman eta surfarekin lotutako erronka ezberdinei heldu baitio harrezkero. Surfa kirol gisa ikusteaz gain, arte eta bizitzeko estilo bezala ere ikusten du Acerok. Ekimenak lanarekin lotura du, eta pertsonala ere bada. Acerok munduari buelta eman dio, kamera eskuan, inoiz surfeatu ez diren olatuen bila. Bere proiektuekin, kirol erronka eta giza erronka uztartu ditu.

Hitzaldia ostegun honetan izango da, hilak 20, 17:30etik aurrera Izarra Centreko auditorioan. Sarrera erabat dohainik da, eta parte hartu nahi duten pertsonek honako helbidean izena eman dezakete.

Jardueraren kartela hemen ikusi dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik