Odola emateko aukera hirukoitza aste honetan

17.10.16
Gizartea

Herriko odol-emaileek aukera paregabea dute urri honetan odol-ateratzeak egiteko, egun bakarra izan ordez, hiru saio izango baitira hil honetan. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikorra ekarriko du gaur Ermura lehen txandarako, eta ostegunean eta larunbatean ere geure artean izango dugu.

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) jakinarazi duenez, gaur astelehena, unitate mugikorra San Lorentzon kokatuko da 16:30etik 21:00etara. Ostegunean, hilak 20, jardunaldia luzeagoa izango da Anbulatorio Zaharraren aurrean, Bizkaia Etorbidean, eta bi txandatan banatuko da: 09:15etik 14:00etara, eta 16:30etik 21:00etara. Asteari amaiera emateko, larunbatean Patxi plazan izango da odola emateko aukera 09:15etik 14:00etara.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu Osakidetzaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.