Informazioa eta sentiberatasuna ardatz Bularreko minbiziaren aurkako egunean

18.10.16
Gizartea

Bihar -urriaren 19ko asteazkenean, bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak hainbat jarduera gauzatuko ditu egunean zehar. Horien artean, azpimarra behar Orbe Kardinalaren plazan informazio emateko eta merchandising produktuak saltzeko - eguzkitako betaurrekoak #súmatealrosa eta kolore bereko lazotxoak banatzeko postua jarriko duela, kolore hori baita gaixoekiko elkartasunaren ikur edo adierazlea. Anima zaitez eta parte hartu!

Jardunaldiak helburu bikoitza du. Batetik, bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko gizartea mobilizatzea, sentiberaztea eta gaixotasunaren ikerkuntzan aurre egiteko behar diren sosak biltzea. Eta bestetik, gaixotasunaren inguruan diziplina anitzeko informazio ematea, AECC elkarteak gaixoen eta beren familien esku laguntzeko xedez jartzen dituen zerbitzu eta programak ezagutaraziz. Gurean bularreko minbizian duen eragina azpimarra eta agerian jarri nahi da.

Bizkaiko herri askotan jarduerak izango dira, horien artean Bilbo hiriburuan egingo direnak aipatu behar direlarik. Egingo den guztiaren berri eta xehetasunak ikusteko, Bizkaiko Batzaren txostena uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.