Mikologiaren XXIX Jardunaldiak hastear

19.10.16
Gizartea

Udaren ostean udazkena iritsi zaigu eta berarekin bat, hainbat aldaketa paisaia nahiz naturan. Hotz-beroa jaitsi egin da; zuhaitzen hostoek kolorez aldatu dute eta hosto erorkor espezienak jauzi ere bai; mahatsaren uzta biltzen dugu eta basoek fruituz betetzen zaizkigu. Perretxiko eta onddoen denboraldi betean gaude, naturaren bitxietako bat, gero eta estimatzen direnak. Hori horrela, Ermuan ohiko ditugun mikologia jardunaldiak izanen ditugu, aurten XIX. edizioa beteko dutenak. Aurten estreinakoz mikrofitxa batzuk prestatu eta argitara eman dituzte antolatzaileek non espezie zabalduenen informazioa zabala jaso duten: ikonoen bitartez ezaugarriak, errekonozitzeko jarraibideak, eta abar… Mikrofitxa horiek itsasgarriak dira eta larunbatean bildutako multzoak identifikaturik igandeko erakusketan erabiliko direnak.

Ugena Fernandez neba eta atletei omenaldia egingo zaie

Biharko ostegunetan hasiera emango zaio jardunaldien egitarauari. Biharkoa kirolaren eguna izango da eta, Ugena Fernandez neba eta atletei omenaldia egingo zaie. Biek –Iñigo jubenilak eta Alex juniorrak- atletismoan jardun izan dute, hainbat espezialitateetan probatu eta ibili direlarik. Azken bolada honetan, Iñigo pertika jauzian ari da eta Alexek hesi-lasterketan korritzen du. Orbe Kardinalaren plazan izango da gorazarre ekitaldia 19:00etan, eta bi ordu geroago, antolatzaile eta omenduen elkarrekin afaria egingo dute.

Ostiralean, Pablo Garcia Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sanchez adituak hitzaldi didaktikoa eskainiko dute 19:00etan Lobianon. “Bilboko betiko perretxikoak” da hitzaldi horren izenburua.

Perretxikoak bildu eta sailkatuko dira larunbatean eta erakusketan jarriko igandean

Larunbatean ez da etenik izango, goizean goizetik inguruko mendietara txangoa egingo baita espezie bila. Gero, arratsaldeko 16:00etan, parte hartzaileak plazan bilduko dira jasotakoarekin hautaketa eta sailkapena egiteko. Eguna borobiltzeko, musika egongo da eta Oliver magoak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.

Igandean amaituko dira jardunaldiak, aurreko egunean bildutako eta sailkatutako espezieen erakusketarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera egongo da ikusgai Orbe Kardinalaren plazan, eta musika, dastaketa, eskulanak izango dira eta laguntzaileei oroigarriak banatuko zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du