Rebeca Lane Raperak bere azken lana 'Alma Mestiza' aurkeztuko du Ermuan

20.10.16
Kultura eta Gazteria

Rebeca Lane, abeslariak, emanaldia eskainiko du larunbat iluntzean, Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak 5 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazain sarean nahiz bere webgunean. Miss Penny Lane, Guatemalako Rap abeslari feminista eta anarkista, soziologoa eta poetaz gain aktoresa ere bada. Ermura dator, bira mundialaren barne, bere azken lana aurkeztera.

Lane, "Alma Mestiza" lana aurkeztera dator, bere laugarren diskoa, 2016an argitaratutakoa. Lan berri horretan doinu eta istorio mestizaje lana egiten du: rapa, reggaea, cumbia eta erritmo karibetarrak landuz; protesta eta gatazka emozionalekin bateratuz. Erritmo eta letra horiek guztiek, mugimendu feminista bultzatuz eta emakumeen aldeko mezu argiak eskainiz.

Guatemalako mugimendu sozialen barne lanean dihardu eta, emakumeen parte-hartzea eta lidergoa gizonena baino gutxiago zela ikustean, feminismoan interesa hartu eta buru belarri emakumeen alde lanean hasi zen. Emakume talde ezberdinekin lan egiten du artearekin lotutako praktikekin, gehien bat antzerkia eta musika landuz. Entrega handiko emakumea da, beste emakume artisten alde lan egiten duena eta orain bere musika munduan zehar biratzen dabil.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita