Etxebizitza birgaitu eta egokitzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik jarraitzen du
Udal Gizarte Zebitzuek gogorarazten digute, profil sozio-sanitarioa izanagatik etxebizitzak birgaitzeko, berritzeko eta egokitzeko edota ekipamendua erosteko beharra duten herritarrek aurtengo 2016an diru- laguntzak eskuratu eta bideratzeko epea oraindik zabalik dagoela -urte amaiera artean-.
Diru-laguntza horien helburua, baliabide ekonomiko nahikoa ez duten Ermuarrek etxebizitzak birgaitu, berritu eta egokitu ahal izatea, edota beharrezkoa duten ekipamendua erosteko diru-laguntzak eskuratzeko aukera izatea da. Laguntza horiek lortzeko, bidezkotu egin beharko da pertsona eskatzailearen etxean egin nahi den esku-hartzeak "Etxebizitzetan esku hartzeko konponbideen eskuliburua" dokumentuan bildutako gomendioak kontuan hartzen dituela.
Profil sozio-sanitarioei bideratuta
Baldintza horrekin batera, diru-laguntza horiek, herriko profil sozio-sanitarioko taldetzat hartutako kolektiboetako pertsonentzat zuzenduta daude. Horien barne, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonak, pertsona desgaituak direnak, mendeko pertsonak eta autonomia pertsonala mugatzen duten gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak sartzen dira. Salbuespen gisa, eta betiere Udal Gizarte Zerbitzuen edota erreferentziako osasun-zerbitzuen txostenek bermatzen badute, ordenantza honetan arautzen diren diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte: ohiko etxebizitzan adineko bat, mendeko pertsona bat, desgaitu bat edo gaixotasun kroniko bat duen pertsona bat duten pertsonek, betiere, pertsona horrek baldintza bereziak behar baditu eta etxebizitza hori haren bizileku iraunkorra denean.
Diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 20tik abenduaren 31ra arte zabalik egongo da. Eskabide hori aurkeztu ahal izateko, interesdunak gizarte-langileekin hitzordua hartu beharko du eta ondore, eskaera guztiak herritarrentzako Arreta Bulegoan, Abiapuntun, aurkeztu beharko dira, Konbentukoa kaleko 3. zenbakian, goizeko 8etatik arratsaldeko 14etara.
Informazio gehiagorako udal webgunean aurki dezakezue edo bestela Gizarte Zerbitzuetako sailera hurbildu.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du