Aitor Hernandez bigarren izan da asteburu honetan Abadiñoko lasterketan

24.10.16
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Impulso) Abadiñoko Ziklo-kros Sari Nagusian podium berri bat lortu du asteburu honetan. Bigarren postura igo da Euskadiko Txirrindularitza Federazioak programatutako bigarren proban, 2 kilometro eta erdiko luzera izan duen zirkuituan.

Ermuko txirrindulariak jada garaipen bat lortu du- Fresno de Rodillako lasterketan-  eta atzokoan era lehenengo postua lortzeko ahalegina egin zuen, hala ere, bigarren postuan heldu zen helmugara Ismael Esteban txirrindulariaren atzetik. Abadiñokoa, azken lasterketekin konparatuz ezberdina izan da, zenbait tokitan hezetasuna zegoen eta gainera Ismael Esteban lasterketa guztian zehar bakarrik ibili da lehenengo postuan.

Lasterketa ostean Aitor Hernandezen hitzetan:«Lasterketa gogorra izan da, baina oso polita. Zirkuitua ez zegoen oso lokaztua, baina ez da erraza izan ibiltzea. Ismael Esteban gaurkoan lehenengo izan da lasterketa guztian zehar, baina nire kasuan aurreko lasterketetan baino indartsuago sentitu naiz, poliki-poliki forman jartzen nago. Giro paregabea izan da Abadiñon, ikusleak eta lasterketako antolatzaileak ere lan oso ona egin dute, horregatik eskerrak eman nahi ditut igandean eskainitako berotasunagatik».

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira