Teknologia, merkatuko arazoak konpontzeko bidea

24.10.16
Ekonomi Sustapena

Iker Hernández, Enigmedia enpresa gipuzkoarraren sortzailea, Izarra Centren izango da ostiral honetan, urriak 28, bertaratzen diren pertsona guztiekin ekintzaile gisa duen esperientzia partekatzeko.

Denbora errealean edozein aplikaziotan informazioa zifratzeko aukera ematen duten konponbide teknologikoak garatzen dituen enpresa da Enigmedia. Konpainiak Donostian, Madrilen eta Sillicon Valleyn (Kalifornia) ditu egoitzak.

Iker Hernández enpresaria ekintzaile esperientziari buruz mintzatuko da ostiralean Ermuan, “Enigmedia kasua: teknologiatik merkatuko arazo baten konponbidera” izeneko hitzaldian. Pitch&Pintxo saio honetan, Hernándezen kasua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu. Honek enpresaren gako guztietan parte hartu du: kontratazioan, giza errekurtsoetan, estrategian, eragiketa finantzarioetan… Gainera, beste enpresekin elkartasun sarea osatzerakoan enpresaren ordezkaria izan da.

Zer da Enigmedia?

Enigmedia start-up bezala hasi zen 2011ko abenduan, komunikazio pribatuetan segurtasuna bermatzeko beharrari erantzuna emateko asmoz. Izan ere, komunikazio digitalen erabilera masiboak (mugikorra, online bankuak, sarea…) segurtasun arazo ugari eragin ditu. Zentzu horretan, Enigmediak komunikazioetan segurtasuna bermatzen du, eta zifratzeko sistema propioa eratu du hackeatzeko arriskurik gabe kalitatezko elkarrizketak eta bideokonferentziak izateko.

Hitzaldia 13:00etan hasiko da Izarra Centren. Parte-hartzea doakoa da, eta izen-ematea esteka honetan egin daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik