Udazkenerako irakurketak proposatzen dizkigun gida
Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta, Durango eta Ermuko udal Liburutegiek udazkeneko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dugu.
Udazkenean ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Badugu atal berezi bat ere, bertan itsasoari buruzko liburu eta antzezlan bat batzen dira.
Azala Lara Fernández argazkilari ermuarraren irudia bat da, zeinak musu-truk gida honetan erabiltzeko baimena eman digun. Instagram-en jarraitzeko @lf2_photos.
Gidako materia guztial Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko modua (digitala, paperean…) erabakiko du.
Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza da eta baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzia-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzako aukera ematen digu.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat