Bertso jaialdi aparta ostiralean Ermua Antzokian

03.11.16
Euskara

Ermua Antzokian, urtero ospatzen den bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Ekitaldia, urtero bezala, San Martin Kulturalaren barne programatzen da. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta horren webgunean.

Aurtengo bertso jaialdian sei bertsolarik hartuko dute parte hiru emakumek eta hiru gizonek. Eszenatokira igoko diren bertsolariez gain, gai jartzailea ere egongo da. Bertsolari taldea: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzaile moduan Josu Goikoetxea arituko da. Jaialdiako kartelak ikusmina piztu du bailarako zaleen artean eta bertso saio bizia eta freskoa espero da. Seikoteak Bertso Jaialdia eskainiko du gaueko 22:15etatik aurrera. Giro aparta gau hotzean, San Martin azako berotzen hasteko!

Azpian iazko jaialdiko argazkien bilduma uzten dizuegu. Lana Oscar Blanco Gutiérrez Kultur saileko eta webgune honetako kolaboratzailearena da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko