Hasi dira Mexikoko herriari elkartasuna adierazteko bederatzigarren jardunaldiak

03.11.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Herriko Komite Internazionalista gauzatzen ari da atzotik Mexikoko herriari elkartasuna adierazteko jardunaldiak, aurten bederatzigarren edizio betetzen eta ‘Mexico Rebelde’ izenburua dutenak. Antolatzaileek diotenez salatu nahi dute “paramilitareek komunitate zapatisten eta herrialdeen erresistentzian dabiltzanen kontrako eraso larriak; estatu bortxakeriaren ondorioz desagertutako milaka pertsona daudela eta emakumeen kontra etengabe eginen diren feminizidioak”. Segidakoa, erantsiz “Horiek horrela, mundu anitzak onartuko dituen bestelako mundua eraikitzeko borroka zilegi horiekin bat egiten dugu”.

Jardunaldien egitarauari hasiera eman zitzaion atzo, “Emakumeen lege iraultzaile’ izenburuko argazki erakusketaren aurkezpenarekin, zeina Emakumeen Topagunean jarri den. Bilduma eta erakusketa gaur inauguratuko dira, arratsaldeko 6etan, bisita gidatua egin eta Lumaltik Herriak ellkarteko kide Cecilia Santiagok hitzaldia eman ondoren. Argazki erakusketa azaroaren 30era artean mantenduko da, sarrera doan da pertsona guztiontzat.

Erakusketaren esan nahia

Historia ofizialak 1994ko urtarrilaren 1ean kokatzen du (EZLN) Askapen Nazionaleko Armada Zapatistaren lehen jaikialdia, baina hilabete batzuk aurretik beste iraultza bat ere izan zen, 1993ko martxoaren 8an zehatzago esateko, eta iraultza hartan emakumeak izan ziren Historiaren protagonista. Orduan, Ramona eta Susana komandanteek EZLNko Emakumeen Lege Iraultzailea onartzeko eskatu zuten, komunitate indigena ezberdinetako emakume zapatisten talde-lanaren ondorioz sortua, eta horrek haustura ekarri zuen ordura arte izandako nekazari-indigena izaerako mugimendu autonomo eta iraultzaile guztietan, emakume indigena zuzenbide-subjektutzat hartua izan zelako.

Programak aurrera jarraituko du asteburuan. Larunbatean, bazkari herrikoia egingo da, arrtsaldeko ordu bi eta erdietatik aurrera. Arratseko 7etan, kontzertua izango herriko plazan, ‘Cancionero rojo’ deitu zaiona eta gaueko 11etatik aurrera jaialdi mexikarra goizaldera arte luzatuko.

Jardunaldiei amaiera zaie, azaroak 9ko asteazkenean, emakume zapatisten inguruko ikus-entzunezko baten proiekzio eta ondorengo mahai-inguruarekin. Ekitaldia Eskilarapeko Ateneoan izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
05.06.24
Barne migrazioei eta horiek Ermuan duten eraginari buruzko materialak eta hausnarketak

'1950-1975 tartean izandako barne-migrazioak eta horiek Ermuan eta garapenari egindako ekarpenak' liburuaren eta “Esperanza” filma laburraren autoreek lan horiek aurkeztuko gaur Lobianon eta ostiralean Antzokian
Imagen
24.05.24
Ermua kulturen arteko erakusleiho izango da aste honetan

Zazpigarren edizioa izango da, datorren asteko sei egunetan jarduerak ekarriko dizkiguna
Imagen
22.03.24
Palestinako herriaren genozidioaren aurkako manifestazioa

Gaur arratsaldeko 18:30etan C. Orbe plazatik irtengo da