'2016ko Oporrak' argazki lehiaketak baditu aurtengo saridunak

04.11.16
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2016ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketako irabazleen zerrenda ezagutarazi du. Sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da. Honek Valentziako La Albuferan ateratako argazkia aurkeztu du “Tocando el Sol” tituluarekin. Epaimahaiak emandako puntuetatik gehienak lortu ditu eta sari gisa 500 euro eskudirutan jasoko ditu.

Gailu –esku telefonoekin- mugikorrekin ateratako irudi onenaren atalean, saria Laura Cid Pérezek lortu du, berea izan baita sailkapenean puntu gehien lortu duena. Ermuar honek bidalitako argazkiak “Atardecer Asturiano” titulua du eta Asturiaseko Puerto de Tapia de Casariegon ateratakoa da. 300 euroko saria eskudirutan hartuko du.

Aurtengo edizioan 60 argazki aurkeztu dira, inoiz baino gehiago. Horiek guztiak autoreak munduan zehar egindako udako oporretan ateratakoak, bai kamerarekin baita mugikorrekin ere. Epaimahaiak azpimarratu duen moduan, gero eta maila altuagoko argazkiak aurkeztu dira, kalitate hobeagokoak. Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, gure udalaren laguntzarekin. Lehiaketara aurkeztutako irudiekin erakusketa antolatuko da, zeina Lobianon ikusgai jarriko den azaroaren 28tik abenduaren 13ra arte. Erakusketak sarrera librea izango du eta hori astelehenetik igandera bisitatu ahal izango da, arratsaldeko seietatik zortzietara.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian