Udal liburutegia saritua izan da irakurzaletasuna sustatzeko programari esker
Irakurzaletasuna Sustatzeko María Moliner Kanpainaren XVII. edizioak Ermuko udal liburutegia saritu du liburu sorta batekin. Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz deitutako kanpaina da María Moliner.
Lehiaketaren azken edizioetan, hainbatetan jaso izan ditu sariak eta aipamenak gure liburutegiak. Horrek gauzatzen den lanari balioa ematen dio, eta materialaren kantitatea eta kalitatea hobetzen da sariari esker.
Udal liburutegiak aurten aurkeztu duen proiektuak “Pretexto cómic o cómo leer a través del túnel” du izena. Proiektu horretan bi jarduera garrantzitsu biltzen dira: batetik, urteko lehen hiruhilekoan gazte eta helduen artean komikien irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina egin zen. Horren barnean, ikastetxeekin adostutako tailerrak, irakurketa klubak eta idazleekin literatur topaketak egin ziren. Jarduera guzti horiek Athletic Fundazioaren laguntzaz burutu ziren.
Bestetik, Anthony Brownek idatzitako “El túnel” liburuan oinarritutako erakusketa izan zen, umeekin literatur solasaldiak egiteko abiapuntu gisa erabili zena. Erakusketa herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietatik pasatu zen otsailetik ekainera bitartean, eta 1.100 umek bisitatu zuten. Jarduerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, 80 irakaslek formakuntza saioetan parte hartu zuten erakusketa eta solasaldi literarioen dinamizatzaile lanak egin ahal izateko.
Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina 1998an hasi zen, eta harrezkero urtero egiten da 50.000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur, gazte eta beste kolektiboen artean irakurzaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Aurten 605 proiektu aurkeztu dira kanpainara, eta horietatik 300 sarituak suertatu dira.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean