A. Hernandez 5. Karrantzan, matxura mekanikoa izan ostean

07.11.16
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso markak babestutako) txirrindularia bosgarren postuan amaitu du Karrantza herriko XXIV. ziklo-kros saria. Atzokoan jokatutako lasterketa hori Espainiako Kopako hirugarrena izan da eta UCI C2 mailan txertatuta dago. Emaitza espero zuena baino eskasagoa izan da, hortaz pena bat Arrasaten korritzeari uko egitea erabaki baitzuen bezperan, atzoko igandean hobeto eta aukera gehiago izango zituelakoan. Ermuarrak sentsazio onak izan eta gogotsu joan bazen lasterketara ere, abiatu eta lehenengo bueltan katea atera zitzaion, arazo mekaniko horrek atzeratu arazi zuelarik izugarri. Gertaerak azken emaitza baldintzatu zuen, matxurak postu ugari galdu arazi baitzion –hogeita bigarren egon baitzen-. Horrela izan arren, borrokari eutsi eta postuak irabazten jardun zuen, helmugan bosgarren sartuaz. Karrantzan Jabier Ruiz de Larrinaga izan zen garaile.

Lasterketa amaitu ostean ermuarra etsita agertu zen zorterik ez izanagatik, nahiz lehian guztia eman zuelako pozik egon: “Zortea falta izan dut, bina ziklo-krosa horrelakoa da. Lehen itzulia bukatzerakoan katea azken pinoitik gorantz atera zait eta ezin izan dut bere lekura bueltatu. Denbora asko galdu dut, hogeita bigarren postuan geratuz. Egoera ikusita etsipenean erori gabe, korritzen jarraitu eta guztia eman dut lasterketa buruarekin bat egiteko. Azkenean, bosgarren. Zirkuitua zoragarri egin da, lokatzaz betea eta astuna, gogoa nuen horrelakoan korritzeko egun izan ez dudan arren.” Azkenik, “antolatzaileei eskertzen diet urtero eskaintzen didaten tratu ona” erantsiz.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira