‘Igelak’ filma Ermuan promozionatuko, kultura, Euskara, gastronomia eta elkartasuna uztartuko dituen jardueratan

10.11.16
Kultura eta Gazteria

Patxo Telleriak zuzendutako eta Donostiako zinemaldian aurkezturiko ‘Igelak’ filma sustatzeko ekitaldi hainbat Ermuan gauzatuko dira hilabete honetan zehar. Filma horretan parte hartzen du euskal aktore sorta ederra eta tartean da Mikel Losada ermuarra, Gorka Otxoa, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Gurutze Beitiarekin batera. Sustatze jarduerak hainbat izango dira eta herriko denda eta ostalaritzako establezimenduen bitartez bideratuko dira. Hori horrela, azaroaren 14tik 20ra bat eginiko dendek bezeroen artean ticketak banatuko dituzte hainbat zozketarako: elastikoak, filma estreinaldian ikusteko sarrerak, herriko jatetxe baten zuzendari eta aktoreekin bat afaltzeko ticket bikoitza eta abar. Afari hori ongintza izaera izango du eta bildutako diru guztia Elikagai Bankuari emango zaio.

Azaroaren 24ko ostegunean, jarduerarekin bat egin duten ostalariek asteroko pintxo-pote ezberdina gauzatuko dute, honakoan ardatz nagusia ‘Igelak’ filma izango baita. Horregatik, aktore protagonistak Ermura etorriko dira, taberna horietara joango eta pintxoak dastatuko baitituzte. Ermuko kaleetan animazioa eta musika izango dugu, Santa Zezilia musikarien patroiaren eguna izango delako. Hori horrela, Alboka Musika Eskolakoek kalejiran izango ditugu eta, jarraian, Zo-zongo perkusio taldeak ere emanaldia eskainiko du.

Afari benefikoa Mendiolan eta ETBren ‘Pintxopote’ programa grabatuko gurean

Filmeko zuzendari, aktore, musikari eta kolaboratzaileak afaltzeko bilduko dira gau horretan, herriko Mendiola Jatetxean, bat egin nahi duten zale eta herritarrekin bat. Lekua mugatua da eta ticketak saltzen hasi aurretik iragarriko dugu. Afari horretan parte hartzaileek Euskadiko pintxo lehiaketara aurkeztu izan diren hiru proposamen ermuarrak dastatu ahal izango dituzte eta, baita ere, Lobiano Gastronomi elkarteak antolatzen duen herriko lehiaketako irabazlea.

Gaueko menua ondorengoa izango da. Ahoa egiten joateko Sagarra Gastro tabernaren ‘Galerna’ izeneko, Frankfurt tabernaren ‘Tartar tropikala’, Mendiola jatetxearen olagarroa tenpuran eta mango ozpin-olioan, eta Giroaren ‘saiheskia’. Jarraian Mendiolako sukaldari taldeak prestaturiko afaria zerbitzatuko da: bakailaoa onddo pil-pilean, orkatz solomoa konpota eta osagarriekin, eta posterako Idiazabal gaztaren mouse-a menbriloarekin. Edaria Astobiza Txakolina eta Añada Real upeltegienak izango dira.

Egun horretan, baita ere, EITBko Pintxopote programa Ermuan grabatuko da, Andoni Agirregomezkorta eta Asier Hormaza bertan izango direlarik.

Jarraian, ‘Igelak’ euskarazko filmaren trailer edo laburpena uzten dizuegu (jatorrizko bertsioan).

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian