Leku libre gutxi ingeleseko 'Counting with fingers' matematika tailerra betetzeko

11.11.16
Udal Liburutegia

Liburutegiak, gaur egun atzerriko hizkuntzak ezagutzearen garrantziaz jakitun izanda, haur eta gazteei zuzendutako "Counting with fingers" matematika tailer ludiko eta hezigarriaren bigarren saioa antolatu du, ingelesez.

Bigarren saioa azaroaren 19an, larunbata, izango da, Lobiano Kultur Gunean, eta 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduko zaie.

Aipatutako tailerreko parte-hartzaileek hiru ekintza edo desberdin burutuko dituzte adinaren arabera egokituak. Burutuko dituzten ekintzen artean aukera batzuk ondorengoak dira: mosaikoak, gomiedroak (gominolez egindako poliedroen tailerra), mapak koloreatu, jolas geometrikoak Tangram-ekin, estrategia josasak, grafoen tailerra, kriptografia eta zenbaki handien tailerra.

Matematika-Txokoako Matematika lizentziatutako begiraleek dinamizatuko dituzte.

Izena ematea Liburutegian egin behar da azaroaren 14a baino lehen, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net epostara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: umearen izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Ume baino plaza gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira.Onartutako pertsonen zerrenda eta itxaron zerrenda Liburutegiko webgunean argitaratuko dira azaroaren 15ean, asteartea. Halaber, zerrenda hauek izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaizkie.

Anima zaitezte! Aukera aparta duzue matematika eta ingelesa modu dibertigarri eta desberdinean deskubritzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz