'Arratsaldean Kontu Kontari' saio berria larunbatean Lobianon

16.11.16
Udal Liburutegia

Azaroaren 19an, larunbata, Liburutegiak antolatutako “Arratsaldean Kontu Kontari” ipuin kontaketa berri bat izango da.

Ipuin saioaren izenburua “Emakumeak=  kontatzen” da eta 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuin kontalaria Ana Apika da eta saioa euskaraz izango da.

EmakumeAk zein neskAk  protagonistak dituzten ipuinak kontatuko ditu: Abentura, Akzioa, Agerpenak eta Adiskidetasuna ildo moduan dituzten istorioak protagonistak izango dira. Jaurduera hau Emakumeen aurkako indarkeriaren Nazioarteko Egunaren egitarauaren barnean dago (azaroak 25).

Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa dela gogorarazten dizuegu. Toki mugatuak daude eta puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz