Udal kiroldegiak fitness, sauna eta lurrun bainuaren ordutegiak luzatu ditu

17.11.16
Kirolak

Azarotik martxoaren 26ra bitartean fitness aretoa zabalik egongo da igande eta jaiegunetan, eta sauna eta lurrun bainua ordutegi jarraian eskainiko dira

Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko fitness aretoak ohiko funtzionamenduaren ordutegia luzatu du negura begira. Aurrerantzean, igande eta jaiegunetan kirol instalaziora gerturatzen diren erabiltzaileek goiz osoan zehar ariketa fisikoa egiteko aukera izango dute, 9:00etatik 13:00etara bitartean. Gainontzeko egunetan, aretoak ohiko ordutegia mantenduko du, 8:30etatik 21:30era astegunetan eta 9:00etatik 13:00etara larunbatetan.

Fitness aretoak 535 metro karratuko azalera du, entrenamendu kardiobaskularrerako, barne ziklorako, indarraren entrenamendurako, pisu askerako eta luzaketentzako gune ezberdinak dituelarik.

Ekipamenduak egun 100 postu baino gehiago ditu: korrika egiteko 6 zinta, 7 eliptika, 5 step, 2 arraun, 6 bizikleta bertikal, 4 bizikleta etzangarri, 2 eskaladora, barne zikloko 29 bizikleta, ziklo-gymerako 2 bizikleta, muskulaziorako 25 makina, 6 banku, mankuernak, 2 TRX, 4 espaldera, oreka eta propiozepzioa lantzeko ekipoak eta luzaketak burutzeko 6 postu. Udal Kirol Erakundeak hilabete honetan 2 eliptika berri, behe atala lantzeko indar makina bat, geltoki olinpiko bat eta 5 eta 20 kilo bitarteko diskoak gehituko ditu.

2016an zehar, aretoak batez beste eguneko 100 asistentzia izan ditu. Joan den neguan igande eta jaiegunetan burutu ziren irekierek eguneko 15 erabiltzaileen harrera izan zuten.

Sauna eta lurrun bainua etenik gabe

Neurri hau martxan jartzearekin batera, kiroldegiko igerilekuetan dauden sauna eta lurrun bainuaren zerbitzuek ez dute etenik egingo eguerdian astelehenetik ostiralera, erabiltzaileek martxoaren 26ra bitartean ordutegi horretan erabili dezaten. Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan ordutegia bere horretan mantenduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan