The Congress talde estatubatuarrak bere azken lana aurkeztuko du larunbat honetan Lobianon

18.11.16
Kultura eta Gazteria

“Guretzat naturala dena egiten dugu. Ez gara batere onak geure burua sailkatzen”. Horrela aurkezten da larunbat honetan Ermuan izango den The Congress talde iparramerikarra. Richmond, Virginiako laukoteak bere azken lana aurkeztuko du bihar 20:00etatik aurrera Lobiano Kulturgunean.

Moldakor bezain harrigarriak dira The Congress, eta pasatu den irailean kaleratu zuten euren laugarren diskoa, “The Game”. Euren soinu bereziari eutsita, rock n’rolla, betiko soula, country klasikoa eta psikodelia uztartzen ditu laukoteak.

Scott Lane eta Jonathan Meadows musikariek sortutako taldea Mark Levy bateria-joleak eta, 2014tik, Chris “Bernie” Speasmaker tekla jotzaileak osatu dute.

Ez ezazu galdu luzaroan entzungo duzun talde amerikarrik onenarekin gozatzeko aukera. Utz ezazu larunbat honetan The Congressen musikak eta abesti indartsuek harrapa zaitzaten. Sarrerak salgai daude 8 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan edota Kutxabanken webgunean.

Taldearen abestirik berrienetako bat uzten dizuegu, “The Poison and The Antidote”. Gehiago entzun nahi izanez gero, jo ezazu taldearen Bandcamp profilera.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu