Milaka jarraitzaile dituen Instagrameko erabiltzaile baten esperientzia eta jarraibideak Izarran entzungai

21.11.16
Ekonomi Sustapena

Moda gustuko duzu? Zure irudia eta janzkera zaintzen al dituzu? Modan –badakiela eta estilo propioa duela erakutsi izanagatik- sinesgarritasuna duen pertsona ezagutu nahi al duzu, zeina sare sozialetan egon badagoen, joera eta hastapenetan eragiten duen pertsona ezagutu nahi? Aurreko galderak baiezkoaz erantzun badituzu, seguru ‘Izarra Centreko arratsaldeak’ ekimenaren hurrengo saioa interesekoa izango duzula. Ostiralean –azaroak 25ean- Estíbaliz Prieto Izarra Centren izango da arratseko 6etatik aurrera. Bilbotarrak moda eremuan gaur egun eraginik gehienetakoa duen pertsonen artean dago, Instagramen 224.000 jarraitzaile baititu. Esan bezala, azaroaren 25eko ostiralean Izarra Centrera etorriko da, Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak antolaturiko ekitaldira.

Estibaliz bizkaitarra dugu eta ia nahi gabe hasi zen sare sozialetan eta Instagramen munduan orain lau urte atzera. Ea ohartu gabe bere argazki eta iruzkinak jarraitzen zituzten pertsonen kopurua milaka lagunez biderkatzeraino. Estibalizek turismoko ikasketak egin zituen eta orain arte bidai agentzian eta hotel baten egin du lan. Oraintsu jauzia eman eta sare sozialetan profesionalizatu eta horiek ogibidetzat izateko erabakia hartu du. Erabaki horren ingurukoa zuzenean kontatuko digu Izarra Centreko saio eta solasaldian.

Hitzaldia izango da, bertaratzen diren guztiek zuzenean galdetzeko aukera izango dutelarik. Modan eragiten duen gazte honek Instagram sareko kide gisa izan zituen hastapenak; bere laneko metodologia eta jarraitzen duen estrategia kontatuko digu. Hitzaldia orotariko entzuleentzat pentsatuta dago, bereziki gomendagarria izanik moda eta sare sozialak interesatzen zaizkienei, batez ere negozioa garatzen laguntzeko.

Hitzaldia ostiral honetan izango da, arratseko 6etatik aurrera Izarra Centre eraikinaren auditorioan. Sarrera librea eta doakoa da interesdunentzat, aretoko edukiera bete artean. Bertaratzeko interesa dutenen izena eman dezakete Izarra Fundazioaren bidez. Estibaliz Prietok kontatzeko duena galtzeko asmorik, bai? Zuk erabaki!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat