Podium berria Aitor Hernandezentzat Beasainen

22.11.16
Kirolak

Pasadan asteko bi podiumen ostean, La Garrigan ospatutako lasterketan lehenengo postua lortuz eta hirugarrena Les Franqueses de Vallesen, Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Impulso) bigarren amaitu du Beasainen ospatutako Beasaingo II. Ziklo-kros Sari Nagusian, Ismael Esteban txirrindulariaren atzetik.

Lasterketa ona egin du Aitor Hernandezek, hasieratik lasterketa buruan ibili da, lehenengo postua lortuz lehenengo bi itzulietan. Azken lasterketa honetan antzeman diren hobekuntza fisikoen ostean, hurrengo lasterketa garrantzitsuetarako (Menlleuko Espainiako Kopa) maila bikaina lortzen dabil Aitor Hernandezek.

«Lasterketako hasieran Ismael erasotzen ibili naiz, bere aurretik joan naiz bi itzulitan, hala ere, zonalde teknikoetan oso ondo ibili da eta aurreratu nau, erritmoa ezin jarraituz. Uste dut, gaur igarri izan dutela hankak hobetzen doazela, eta orokorrean datorren astean ospatuko den Espainiako Kopako  lasterketarako test ona izan dela uste dut. Irabaztea nahi dugu beti, baina badakigu beti ez dela posible. Alde onarekin geratu behar gara, gero eta hobeto nabil eta astero emaitza hobeagoak lortzen ditut», dio Aitor Hernandezek lasterketa amaitzerakoan.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira