Santa Zezilia, musikarien patroia, asteko ekitaldien protagonista izango da

23.11.16
Kultura eta Gazteria

Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien patroia denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu asteartetik eta ostiralera bitartean. Asteartean eman zaio hasiera egitarauari, urtero Irulitxa Fanfarreak eskaintzen duen dianarekin. Goizeko 07:30ean hasi dira herritik musika jotzen, goiza gogotsu hasteko.

Zezilia Deunaren jaialdia ostiral gauean Ermua Antzokian

Ostegun arratsean bertan, Alboka Musika Eskolako ikasleek kalejiran aterako dira sei eta erdietatik aurrera, euri askorik botatzen ez badu. Partaideek eskolako egoitzatik abituko dira, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martin plazan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan joko dituzte hainbat pieza. Horien artean bandako taldekideak, txistulariak eta trikitilariak entzuteko parada izango dugu. Horiekin batera, Musika Eskolako ikasleak dantza eta abesten ibiliko dira musikariekin batera. Euri asko izatekotan eta instrumentuak busti eta alperrik galdu ez daitezen, musika eskolako atzealdean dagoen aterpean ekitaldi txiki bat egingo dute.

Ostiral gauean kontzertu eta jaialdia egingo da Ermua Antzokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan, Txindurri Txistu eta Dantza Taldeak eta Alboka Musika Eskolak parte hartuko dute. Bandak, moderno taldeak, txistulariak eta Pispillu Abesbatzak izango dira protagnistak Txindurri dantza taldeko dantzariekin batera. Hainbat pieza jo eta dantzatuko dituzte elkarrekin eta bakoitzak emanaldi propioa eskainiko dute. Urtero sortzen den giro bereziaz disfrutatzeko aukera izango dugu ostiral gauean. Sarrerak 3 euro balio dute eta aldez aurreko salmentan eskura dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabank erakundearen atarian online edo orotariko kutxazainen sarean, edo takilan emanaldia hasi aurretik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian