Uretamendi eta Areitio loturik daude, bien arteko tunelaren zulaketa gaur bukatu ondoren

25.11.16
Hirigintza

Ermuko saihesbidea egiteko proiektuaren barne erronka garrantzitsua izan da gaurkoa, azpiegitura 2017an irekiko delarik, Foru Diputatu Nagusiak gaur adierazi duenez

Foru Diputatu Nagusiak, Ermuko eta Zaldibarko alkateek Ermuko saihesbidearen obrak bisitatu dituzte gaur, Uretamendiko tunela zulatzen amaitu den egunean. Tunelari esker 9.000 ibilgailu hirigunetik pasa ez daitezela lortuko da.

Uretamendi eta Areitio loturik geratu dira gaur pubtu bien arteak egindako bigarren tunelaren zulatzea bukatu ondoren. Ermuko saihesbideak 68 milioi euro kostako da.

Foru Diputatu Nagusiak iragarri du Uretamendiko tunela 2017aren amaiera alderako egongo dela zerbitzuan: "Uretamendiko tunela zulatzen amaitzea sekulako urratsa izan da saihesbidearen eraikuntzan. Saihesbideak 9.000 ibilgailu aterako ditu Ermuko herrigunetik, eta horrela herritarrek askoz segurtasun handiagoa izango dute, eta askoz kutsadura gutxiago. Saihesbideak bizi kalitate hobea ekarriko die eskualdeko 75.000 biztanleei".

Unai Rementeriak gaur goizean bisita egin du Ermuko saihesbideko obretara, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuarekin, Carlos Totorika Ermuko alkatearekin eta Arantza Baigorri Zaldibarko alkatearekin batera. Ahaldun nagusiak, Totorikak eta Baigorrik elkarrekin ikusi dute zulaketaren amaiera, azpiegituraren garapenean mugarri izan den unea: "Gaurko eguna garrantzitsua da Ermuarentzat, Zaldibarrentzat eta eskualde osoarentzat. Hauxe da Aldundiaren konpromisoa Bizkaia hobe eta modernoago baten alde. Bizkaia horretan aukera-berdintasuna dago guztiontzat, denok gara berdinak eta ez dago lehenengo mailako edo bigarren mailako herririk”.

Rementeriak esan duenez, 2014ko udan hasitako obra hori zailtasun tekniko handikoa da, eta inbertsio garrantzitsua jaso du. "Obra handia da. Ermuko saihesbidea obra zaila da, ia 68 milioi euroko inbertsioa behar izan duena", esan du azkenik ahaldun nagusiak.

Totorika ilusioz: “hobekuntza da gure enpresentzat, joan-etorriak azkarrago egin ahal izango ditugulako, lehiakortasunean irabaziz”

Totorikak ilusionaturik agertu da gure herrirako hain garrantzitsua izango den proiektua aurrera doalako. Proiektuak “eskualdea hezurmamitzeaz gain onura izango baita Bizkaia osoarentzat, ermuarrok bizi-kalitatean hobera egingo dugularik milaka kamioik hirigunetik pasatzeari utziko baitiote eta, ondorioz, ingurumenaren eta zarataren kutsadura murriztuko ditugulako”. Alkatearen esanetan, “gure industri ehuneko enpresa ugarirentzat saihesbidea oso garrantzitsua izango da joan-etorriak, nahiz material edo produktu jasotze eta bidaltzeak arindu eta lehenago egin ahal izango dituztelako, lehiakortasuna irabaziaz”.

Ezaugarri teknikoak

Ermuko saihesbideak Ermuko eta Zaldibarko udal mugarteak zeharkatzen ditu 4 kilometro eta 75 metroko ibilbidean, AP-8 autobidearekiko lotune berria barne. Autobideko oraingo ordainlekuen ordez berriak jarriko dira herriko sarreran.

Azpiegitura hori ordezko ibilbidea izango da, N-634 eta BI-3302 errepideetan Ermua parean sortu ohi diren auto-ilaren konponbidea. Konplexutasun tekniko handikoa da, inguruaren ezaugarri geografikoen ondorioz.

Saihesbideak Ureta mendia zeharkatuko du hego-ekialderantz, tuneletik, eta zerupean jarraituko du Beko errekaren ibarretik, Zaldibarren, AP-8 autobidearekin paralelo, harik eta Eibarko saihesbideko San Lorentzoko biribilgunearekin lotu arte.

Ureta mendia zeharkatzeko zulatu den tunelak bi hodi ditu, bat noranzko bakoitzean, eta bakoitzak 589 metroko luzera du. Guztira 1.178 metroko zuloa egin da.

Obra konplexu horrek barruan hartzen du tunel baten eta 11 egitura nagusiren eraikuntza. Honako hauek nabarmentzen dira guztien artetik: AP-8 autobideko lotunerako hiru bidezubi, guztira 336 metro; trenbidearen azpiko pasabidea Uretamendi Hegoaldeko biribilgunean, 86 metro luze; eta Eitzagako eta Oterreko bidezubiak, guztira 343 metro.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da