Zumbako masterclass solidarioa egingo abenduan udal kiroldegian
Gure herrian Zumba ariketako masterclass solidarioa egingo da abenduan udal kiroldegian. Ekimenaren sustatzaile dira espezialitate hori lantzen duen emakume taldea, ideia aurrera ateratzeko kirol zinegotzigoaren eta udal kirol erakundearen erabateko laguntza jaso izan dutelarik proposatuaz. Zumbatoi saio hori abenduaren 10eko larunbatean egingo da, goizeko 10etatik eguerdiko 12 eta erdietara bitartean. Parte hartu nahi duenak 10 euro ordaindu beharko du eta bildutako diru guztia Theodora Fundazioari emango zaio laguntza gisa, ekimena solidario izango delako. Theodora Fundazioa eta bere kideak ‘irribarre Doktore’ goitizenaz ezagunak dira, ospitaleko egonaldiak samurrago egiten saiatzen baitira, batez ere gaixorik eta ingresatuta dauden umeena. Kirol zinegotzigoak gain hartuko du ekitaldia egiteko beharrezkoa diren azpiegitura guztien kostua, 32 metro karratuko oholtza eta soinu nahiz led argiko ekipo profesionalak. Aldiz, UKEk gain hartuko du egun horretan kiroldegiko pista erabiltzearen tasa.
Izen-emateak hartzen astelehenean –azaroaren 28an- hasiko dira eta hori kiroldegiko sarreran egin beharko da. Jarduera ehun bat lagunentzat planteatu izan da, hori izango delarik gehiuenezko kopurua. Inskribatzen direnak Theodora Fundazioak bidali dituen eta pailazoek erabili ohi dituzten koloretako sudur bana jasoko dute eta Lauso etxeak prestatu duen eskuturrekoa, zeinak ‘Ermuko Zumbatoia’ leloa idatzita daraman. Inskribatuz gero ticketak duen zenbakiaren bidez partaideek antolatzaileek egingo dituzten zozketan parte hartzerik izango dute, hainbat etxe eta establezimendu laguntzaileek emandako opariak eskuratzeko.
Kirol zinegotzi eskudunak, Jose Ramon Gombauk, ekimenaren berri eman zuen sustatzaile diren Irantzu González Mandiola eta Leire Fernández Prol ekin batera. Hirukoteak, ekimenaren berri zabaltzeko prestatu den kartela ere aurkeztu zuten, udal kiroldegiko pistan bertan. Ideiaren sustatzaileak pozarren egon eta beren eskerrona agertu ziren UKEk eta bertako lankide taldeak oso harrera ona egin eta izugarri lagundu dietelako proposamena aurrera ateratzeko. “Gauza guztietan lagundu gaituzte, dena erraztasunak izan dira, aurkezten dizuegun kartela ere diseinatu eta argitaratu dutelarik”. Bi emakumeak ilusio handia dute eta ermuarrek eman dezakegun erantzunaz ikusgai, nahiz eta positiboa izango dela espero. Horrela izaten bada, etorkizunean eta datozen urteetan jarraipena izango duenaren esperantzaz.
Harrera eta erantzuna onak badira, segurienik, edizio gehiago antolatuko dira
Masterclass solidario hau ‘nahi duten pertsona ororentzat dago zabalik, adina edozein izanda ere, familientzat ere aproposa izango baita, intentsitate arina izatea aurreikusita dagoelako, partaideek dantzan eta erritmo sinkronizatuan bi orduak betetzerik izan dezaten”. Ekitaldia eskarmentuko bost begiralek zuzenduko dute, eta horiek Marina Crucelaegui, Nerea Lodosa, Janire Horna, Marta Prol eta Maialen Gómez dira. Taldeak orri bat ireki du sare sozial ezagun eta erabili batean.
Zumba egin gabe ere nahi dugun guztiok laguntzeko aukera izango dugu, gure emari edo diru-kopurua –borondatezkoa- kiroldegiko pista sarreran eman ahal izango dugulako. Ariketa egiten ez dugunak ikuskizuna jarraitzeko parada izanen dugu, kiroldegiko harmailak zabalik izango baititu UKEk masterclassa ikusi eta jarraitzera joan nahi dugunontzat.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da