Hernandezek asteburu borobila izan du, Vic eta Manlleun garaipena lortuta

28.11.16
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak ez du azken hamabost egunetan garaipenik lortu, La Garrigako ziklokrosekoaz geroztik. Aldiz asteburu honetan besoak berriz altxatu ditu eta batean ez ezik birritan, asteburu borobila lortuaz. Larunbatean garaile izan zen Vic hiriko V. Sari nagusian eta, atzo –igandean- Joan Soler saria bereganatu zuen Bartzelonako Manlleun.

Vic hirian jaun eta jabe izan zen hasieratik. Ermuarra oso gogor atera zen hasieratik, gainerako txirrindulariak gainditu eta atzean usteko asmoz. Azkenean, Oscar Pujol bigarren txirrindularia baino 26 segundo lehenago helmugaratzea lortu zituen. Hirugarren postuan, Isaac Simon sartu zen, 37 segundo beranduago.

Atzoko igandean, garaipena lortu zuen Espainiako 2016 kopako eta UCIk aintzat hartzen zuen lehen proban.

Bukatu eta gero, ermuarra pozarren zegoen. “Gaurko garaipenaz oso pozik nago. Zirkuitu bikaina izan da, ikusle asko eta sutsuak, bezperako egunean bezala. Lasterketan zirkuituak hobera egin eta sikatu egin den arren, kosta egin zen metroak egitea. Felipe Orts ez da inoiz ezkutatzen, indartsu atera da, guztia ematera baina eutsi izan diot. Hirugarren buelta erritmoa gutxitzen zuela ikusita, erasoa eman dut nire erritmora ezartzeko. Ondo atera zait eta aurreko hilabeteetan egin dugun lanaren fruitua izan da.Mailari eutsi nahi diot, aste honetan korrituko dugun Challenge Euskadi-Basque Country deritzanerako, hori denboraldiko helburuetako bat dugulako”.

Euskadiko challenge horiek hiru proba hartuko ditu barne, lehena datorren asteburuan Zuia herri arabarrean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira