Estibaliz Prieto, Instagramer arrakastatsua 'Izarra Centreko Arratsaldeetan' protagonista

28.11.16
Gizartea

Izarra Fundazioak antolatzen dituen ''Izarra Centreko Arratsaldeak'' ekitaldien barne, ostiralean hilak 25, Estibaliz Prieto Instagramerra izan genuen gurekin. Bizkaitarrak, moda eremuan gaur egun eraginik gehienetakoa duen pertsonen artean dago, Instagramen 225.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta egunero gehitzen doaz. “Egunero esnatzen naizenean jarraitzaile gehiago ditut, eta harrituta gelditzen naiz. Mundo honetan sartu nintzenean, ez nuen inoiz pentsatu horrelakorik”.

Nahi gabe hasi zen sare sozialetan eta Instagramen munduan orain lau urte atzera, egun, bere lan bilakatu da. Estibalizek turismoko ikasketak egin zituen eta orain arte bidai agentzian eta hotel baten egin zuen lan. “Orain dela lau urte, aplikazioa deskargatu nuen, ez zitzaidan gustatu eta mugikorretik kendu nuen. Modako aldizkariak irakurtzen nituen, nire pasioa, eta neska askok erabiltzen zutela ohartu nintzenean berriro ere mugikorrean ipini nuen. Eguneko momentu libreak eta hotelean lan egiten nituen gauak aprobetxatzen nituen argazkiak igotzeko eta besteek zer egiten zuten ikusteko. Azken hilabetetik aurrera nire lana da”.

Juan Carlos Abascal, lehen alkateordeak, ekitaldia aurkeztu eta zuzendu zuen, eta argi utzi zuen: “Gaur egun, sare sozialak tresna oso indartsuak dira, eta besteekin elkar eragiten laguntzen digute. Argi eduki behar dugu gure publikoa nor den, eta horren arabera komunikatzeko sare sozial eraginkorrena aukeratu”. Estibaliz Prieto, profesionalki Instagram bakarrik erabiltzen du, komunikatzeko zuzena eta arina dela uste du eta oso bisuala dela dio. “Egun, uste dut ez dela askoz gehiago behar jendearengan iristeko. Blogak adibidez, denbora asko kentzen dutela uste dut, eta irakurleak denbora asko eduki behar dute jarraitzen dituzten blog guztiak irakurtzeko. Orain, Youtube asko hazten dago, baina karisma berezia behar dela uste dut, zuk bakarrik grabatzen dituzun bideoak arrakasta izateko”.

Neska ekintzailea da, txikitatik etxean bizi izan du bere amaren dendekin, eta proiektu bat zerotik hasteko ausarta izan behar dela komentatu zuen, ez dela erraza seguru duzun lan bat utzi eta sare sozialetan bakarrik lan egiten hastea. “Eguneroko lana da, ez dago ordutegirik ezta jai egunik ere. Argazkiak igotzeaz gain, nik eskaintzen duten balio erantsia argazkiak komentatu eta neskekin elkar eragiten dutela. Presente egotea oso garrantzitsua da jarraitzaileekin batera sare indartsua sortzeko”. Argi utzi zuen, benetan gustuko duzun proiektu batean lan egitea pozgarri dela eta zoriontsu egiten zaituela. Bertara hurbildu ginenei, gure ametsak jarraitzera bultzatu zigun eta horiekin bat sare sozialak lantzea, egun komunikazioaren erreferente baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du