Gabon argiek jai giroa piztuko dute gure herrian

29.11.16
Gizartea

Gabonak Ermuko kaleetara gerturatuko dira abenduaren 2tik aurrera. Azken egunetan jarri diren argi apaingarriak ostiral honetan piztuko dira lehenengo aldiz arratsaldetako seietatik aurrera.

2017ko urtarrilaren 13a arte mantenduko dira Gabon argiak herriko kaleetan, Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkartearekin (EMOE) hala adostuta. Hilabete eta erdi horretan, argiak egunero piztuko dira 18:00etatik hasi eta hurrengo goizeko 08:00ak arte, argi publikoko sarean sartuta baitaude.

Herria apainduko duten argi kopurua aurreko urteetako berbera da, eta leku berdinetan kokatu dira. Elementu guztiak jasangarriak dira, led teknologiaz baliatzen dira eta, eraginkorragoak izateaz gain, argi tradizionalek baino energia gutxiago kontsumitzen dute. Sistema eta teknologia berri horri esker, energia aurrezten da eta gastua arrazionalizatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.