HIESAren aurkako nazioarteko egunarekin bat egingo du Ermuak ostegun honetan

30.11.16
Gizartea

Abenduaren 1ean HIESAren aurkako borrokaren nazioarteko eguna ospatzen da. 2015. urtean, ia berrogei milioi pertsonak zuten gaixotasun hori. Ermuko Udalak egun sinboliko horren ospakizunarekin bat egungo du, informazioaren eta prebentzioaren garrantzia azpimarratuz.

Gaixotasun horren aurkako borrokaren sinbolo den lazo gorria jarriko da bihar udaletxean. Gainera, Droga Mendekotasunak Prebenitzeko Udal Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzarekin elkarlanean, material informatiboa bidaliko du herriko gazteen lokaletara.

Carlos Totorika alkatearen gutun batekin batera, gazte guztiek HIESAren prebentzioaren, sexu-transmisioko gaixotasunen eta nahi gabeko haurdunaldien inguruko gidak eta triptikoak jasoko dituzte. Gainera, preserbatiboak jasoko dituzte, sexu-jokabide arriskutsuetan preserbatiboa erabiltzearen garrantziaz ohartzeko.

Ermuko Udalak gogorarazi nahi du Droga Mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzua Gizarte Zerbitzuetan kokatuta dagoela eta edozein kontsulta, interes eta zalantza argitzeko zabalik dagoela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.