Eguberriko mahai-apaingarrien V. lehiaketa hasi du Ermuko AECCren toki-batzordeak

01.12.16
Gizartea

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean dabiltzan herriko boluntarioek Eguberriko mahai apaingarrien bosgarren lehiaketa deitu dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte helduek nahiz 11 urtera arteko gaztetxoek. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan lan onenak sarituko dira; bost helduen kategorian eta beste lau gazteentzako atalean.

Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu eta mahai apaingarri bakarra aurkeztu ahal izango. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea izateagatik. Horregatik, aipatutako espeziea erabiliz gero mahai apaingarria deskalifikatuta geratuko da. Bi kategoria izanenen dira, pertsona helduak eta 5etik 11 urtera bitartekoak.

Mahai-apaingarriak Merkatu Plazan entregatu beharko dira

Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 19, 20 eta eta 21ean, goizeko 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldeko 5etatik 7:30etara bitartean. Eta baita abenduren 21ean baina goizeko ordutegian soilik, eguerdiko ordu 1ak bitartean.

Honetarako bilduko den eta erakusleihoen lehiaketan sarituak izan diren merkatari eta udaleko kideek osaturiko epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 21eko asteazkenean, arratsaldeko seietan. Horren ondoren, sariak ere banatuko die irabazleei, helduek egindakoen arteko bost onenak eta gazteen atalean beste lau. Horren ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanak erakusgai jarriko dira.

Irabazleek hainbat opari jasoko dituzte, herriko establezimenduek musu-truk eta laguntzeko borondatez eskaini dituztenak hain zuen ere. Parte hartzaile guztien artean, hainbat opari gehiago gauza zozketatuko dira.

Lehiaketara aurkezturiko lanekin erakusketa egingo dira abenduaren 21 eta 22an Merkatu Plazan

Lehiaketara aurkeztutako lanak Merkatu Plazan erakutsiko dira abenduaren 21etik 22ra bitartean, goizeko 10 eta erdietatik 1etara eta arratsaldeko bost eta erdietatik 8etara. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek AECCen onerako. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.

Jarraian, aurreko edizioen hainbat argazki uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.