‘Story Time’: haurrentzako ipuin kontaldia ingelesez
Hileko lehen larunbata izanik, Lobiano Kultur gunean arratseko bost eta erdietatik aurrera
Liburutegiak antolatutako “Story Time” ingeleseko bigarren ipuin kontakizun saio egingo abenduaren 3ko larunbatean Lobiano Kultur gunean, arratseko bost eta erdietatik aurrera. Saioari jarriz aion izenburua “Christmas around the World” da eta 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat pentsatua dago. Ipuin kontalaria Rebecca Place izango da.
Jarduera hau Liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea eta umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.
Ekimen hau Lobiano Kultur Gunean izango da. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa dela gogorarazten da. Hala ere, eta saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatzeko plaza mugatuak egongo dira. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat