Hernandez seigarren Zuian, amaitzeko gutxi falta zela zulatua izan ondoren
Emaitza hobeak espero ditu aste honetarako Asteasun, Elorrion eta Igorren
Euskadi-Basque Country Challenge deritzanaren lehen lasterketa ez zaio ongi atera Aitor Hernandezi, (Specialized-Ermua Impulso) taldekoa seigarren helmugaratu Bautzen, espero zuena baino urrutiago. Jai ugari izango dituen aste hau bizia izango da txirrindulari ermuarrarentzat Euskadin programaturiko lasterketa guztiak korrituko baititu. Atzokotik hasi eta abenduaren 11ko igandera bitarteko lau probak, hain zuzen ere.
Zuiako Ametzagan izan den San Andres sarian Hernandez borrokan izan zen podiumera igotzeko asmoz. Hirugarren postuagatik lehian zebilen taldean zegoenean eta zirkuituari zortzigarren itzulia eman ondoren, zulatua izan zuen eta beranduegi izan zen galdutakoa errekuperatzeko. Azkenena, seigarren helmugaratzearekin konformatu behar izan zuen.
Helmugaratu ondoren Aitorrek honakoa zioen: “Asteko entrenamenduak zama izan diren arren, astean zehar korrituko ditudan hiruretan garaipenaren bila ibili naitekeela uste dut. Gaur egindakoa, jada, iragana da, ahazturik dago. Nire begi eta buruak Asteasukoan pentsatzen ari dira eta hor guztia ematera aterako naiz”.
Abenduaren 8ko ostegunean, Espainiako Koparako puntuatuko duen azken aurrekoa izango da Asteasun. Horrez gain, Hernandezek larunbatean Elorrion izango da Basqueland Ziklokrosa korritzen eta igandean Igorren XL. Ziklokroseko proba handian. Zorte on ermuarrari!
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira