Prestatu al duzu jada Olentzerorentzat gutuna?

09.12.16
Euskara

Urtea amaitzeko egun gutxi falta dira, Gabonak ate joka ditugu, eta Olentzero ere laster etorriko da, ikatz berriarekin, ume zein helduei merezitako opariak ematera. Hori dela eta, aurten ere, hamargarren urtez jarraian, Olentzerori gutuna idazteko ekimena abian jarri du Euskara Sailak herriko ikastetxe eta udal liburutegiarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua euskara erabiliz tartetxo bat hartu eta ikazkin famatuari gutuntxo bat idaztea da. Idatzitako gutunak Olentzerok berak jasoko ditu, gutunontzi gisa liburutegian jarri den irudiaren bitartez.

Nahi duen edonork parte hartu dezake ekimenean. Gutunak entregatzeko epea abenduaren 28an amaituko da, eta hurrengo egunean, batutako lan guztiak jaso, adinka sailkatu eta zozketa egingo da. Adin multzo bakoitzeko, mahai-jolas bat edo gustuko izango den beste opariren bat jasotzeko aukera izango da, guztiak euskaraz. Gainontzeko gutunak zuzenean Olentzerori bidaliko zaizkio, abenduaren 31n etxez etxe eskatutako opariak banatu ditzan.

Lehiaketaren datu orokorrak irakurri, sarien zerrenda ezagutu eta proposatzen den eskutitz eredua ikusi nahi izanez gero, egin klik esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da