Zumba eta elkartasuna, eskutik M.A. Blanco kiroldegian

09.12.16
Kirolak

Bi ordu eta erdiz dantzan kausa on baten alde. Larunbat honetan ospatuko da lehen aldiz Ermuko Zumba Masterclass Solidarioa. Goiz dibertigarri bat pasatzeaz gain, ekimen horren helburua dirua biltzea da, txikienen ospitaletako egonaldiak samurrago egiteko asmoarekin.

50 pertsona baino gehiagok eman dute izena jada ekimenean parte hartzeko. Abenduaren 10ean izango da, 10:00etatik aurrera, Miguel Ángel Blanco kiroldegian. Izen-ematea kiroldegian bertan egin daiteke 10 euroren truke, eta ditu guztia Theodora Fundazioarentzat izango da. “Irribarrearen doktoreak” gisa dira ezagunak elkarte horretako kideak, eta ospitaleko egonaldiak eramangarriago egiten saiatzen dira.

Gehienez 100 pertsonak parte hartu dezakete jarduera honetan, beraz, oraindik garaiz zaude zure sarrera/dohaintza eskuratzeko. Gainera, gogorarazi nahi da posible dela dohaintza egitea zumba egin behar izanik gabe, eta kiroldegiko harmailak ikus-entzuleentzat zabalik egongo dira.

Herritarren ekimena

Zumba lantzen duten emakume talde baten ideia izan da “zumbatoia” antolatzea, eta Udaleko Kirol Zinegotzigoaren eta Udal Kirol Erakundearen babesa jaso dute. Maratoia 10:00etatik 12:30era egingo da 32 metro karratuko tarima baten gainean, eta bost begirale arduratuko dira guztia ondo joan dadin. Parte hartuko duten pertsonek Theodora Fundazioko pailazoek erabiltzen dituzten bezalako koloretako sudurrak jasoko dituzte, baita “Zumbaton Ermua” dioen pultsera ere. Gainera, guztiek denda kolaboratzaileek eskainitako produktuen zozketan parte hartuko dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Masterclass solidarioa “mundu guztiarentzat zabalik” egongo da: “Adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete, baita familiek ere, bi orduz dantza sinkronizatua egin ahal izateko, intentsitate maila ezberdinak landuko baitira”. Bestalde, Ermuko herritarrek ekimenaren aurrean erantzun ona ematen badute, edizio gehiago egiteko aukera izango dela adierazi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da