Aitor Hernándezek podiuma lortu du Asteasun

09.12.16
Kirolak

Specialized-Ermua Impulso taldeko Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak hirugarren postua eskuratu du ostegun honetan Asteasun, Gipuzkoan, Challenge Euskadi-Basque Country txapelketako bigarren proban. Lau txirrindulariren arteko sprintean erabaki da lasterketa, eta Ismael Esteban izan da garailea, Stan Godrie holandarraren aurretik.

Lasterketaren hasiera-hasieratik, garaipena lortzeko faboritoak pelotoian aritu dira, zirkuitua oso lehorra baitzegoen. Taldearen batasuna apurtzeko txirrindulari guztiek hainbat saiakera egin dituzten arren, azkenean sprintean erabaki da proba.

Hirugarren postuan igo da podiumera Aitor Hernández, eta zirkuituaren egoera “ezbairik gabe, erabakigarria” izan dela adierazi du: “Lurra oso lehor egon da, eta horren ondorioz, inork ezin izan du ihes egin, erasotzen saiatu arren. Ibilbide osoan zehar dena eman dugu. Mota guztietako lasterketak daude ziklokrossean; nik nahiago ditut motelagoak, baina badakigu denetarik egon daitekeela. Lasterketa honetan oso gustura aritu naiz, Ametzagan baino askoz hobeto. Beraz, larunbatean eta igandean Elorrion eta Igorren izango diren lasterketa garrantzitsuei begira, oso baikor nago ”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira