Asteburuko lasterketetan, Aitor Hernandez hirugarren izan da Elorrion eta seigarren Igorren

12.12.16
Kirolak

Jai egunez eta lasterketaz jositako astean, Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Impulso) podium bat lortu du larunbatean, Elorrion ospatutako Espainiako Kopako azken aurreko lasterketan. Larunbatean, hirugarren izan zen eta atzo aldiz, Igorren, seigarren. Urtero bezala, interes handia duen lasterketa izan zen atzokoa, eta aurten ere, horrela bizi izan da.

Elorrion ospatutako karreran, Ismael Esteban txirrindulariak hasieratik eta amaierara arte menderatu zuen. Aitor Hernandezek aldiz, siku zegoen ibilbide teknikoan hirugarren ibili da arazo gabe lasterketa guztian zehar, Esteban eta Felipe Ortsen atzetik. «Karrera polita izan da. Beste podium bat lortu dut, baina egun Ismael Esteban gainetik dabil. Felipe gailentzen saiatu naiz lasterketa guztian zehar, baina berarentzat, ibilbide ezin hobea zen. Sentsazio oso onak izan ditut Elorrion, baina hobetzeko  lan egiten jarraitu behar dut».

Atzo, Hernandezek seigarren postua lortu zuen Stan Godrie txirrindulariak irabazi zuen lasterketan. Lehenengo biratik, Lars Boom, Ismael Esteban, Stan Godrie eta Nadir Colleman, Hernandez aurreratu zuten eta lasterketa buru ibili dira karrera guztian zehar. Karrera erdian, Specialized-Ermua Impulsoko txirrindulariak erritmoa errekuperatu zuen, baina ez zuen lortu lekurik aurrerapenak egin ahal izateko. «Aurreko egunekin alderatuz, sentsazio hobeagoak izan ditut Igorren. Gutxi falta izan zait azken sprinta korritzeko, baina pozik nago karrera guztian zehar lasterketa buruko taldearekin kontaktuan ibili naizelako. Orain errekuperatzeko eta Valentziako lasterketan pentsatzeko momentua da».

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira