Ermuko Udalak Istanbulgo eta Kairoko atentatuak gaitzesten ditu

12.12.16
Erakundea

Istanbulen eta Kairon asteburuan izandako atentatu odoltsuen aurrean EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, erakutsitako gaitzespen irmoarekin bat egingo du Ermuko Udalak, eta indarkeria terroristaren basakeria erabat baztertzen du. Instituzioak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Horrela, EUDELek luzatutako gonbidapenari jarraiki, Ermuko Udalak bost minutuko elkarretaratze isila antolatu du biharko, asteartea, abenduak 13, 12:00etan udaletxe aurrean, gaitzespen eta elkartasun gisa. Pertsona guztiak elkarretaratzearekin bat egitera gonbidatuta daude.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da