Ermuan egindako Zumbatoi solidarioak ia mila euro bildu ditu Theodora Fundazioarentzat

13.12.16
Kirolak

Gure herrian egin berri den Zumba jarduerako saio solidarioak mila euro inguru (967€ zehatz-mehatz) bildu ditu. Diru-kopuru hori osorik Theodora Fundazioari emango zaio, bere kideak ‘irribarre Doktore’ goitizenaz ezagunak dira, ospitaleko egonaldiak samurrago egiten saiatzen baitira, batez ere gaixorik eta ingresatuta dauden umeentzat. Ekimena aurreikusitako gehienezko partaide kopurua betetzear geratu zen, aurreko larunbatean ia ehunka lagun M.A. Blanco kiroldegian bildu eta gero. Ekimenaren sustatzaile dira espezialitate hori lantzen duen emakume taldea, eta ideia aurrera ateratzeko kirol zinegotzigoaren eta udal kirol erakundearen erabateko laguntza jaso izan dutelarik. Kirol zinegotzigoak gain hartu du ekitaldia egiteko beharrezkoa ziren azpiegitura guztien kostua, 32 metro karratuko oholtza eta soinu nahiz argien ekipo profesionalak. Aldiz, UKEk gain hartu du goiz horretan kiroldegiko pista erabiltzearen tasa.

‘Zumbatoi’ saioa abenduaren 10eko larunbatean egin zen goizeko 10 eta erdietatik eguerdiko 12etara bitartean. Aste nahiko berezia izan arren –tartean jai egun eta zubiak baitzituen- kirolari eta zaletu ugari bildu zituen. Azkenean eta guztira, adin guztietako 96 zaletu izan ziren jardueran gehienak emakumeak, 2 gizon eta neska eta neskatila gaztetxoak batez ere-, goiz dinamiko, alai eta solidarioan parte hartzeko. Partaideek Theodora Fundazioak bidali zituen eta pailazoek erabili ohi dituzten koloretako sudur bana jasoko zuten eta baita Lauso etxeak prestatu duen eskuturrekoa, zeinak ‘Ermuko Zumbatoia’ leloa idatzita zeraman. Parte hartzaileek ticketak zuen zenbakiaren bidez antolatzaileek egindako zozketan parte hartzerik izan zuten, hainbat etxe eta establezimendu laguntzaileek emandako opariak eskuratzeko aukera izanik.

Kirol zinegotzi eskudunak, Jose Ramon Gombauk, jarduera zuzenean ikusi zuen M. Angel Blanco kiroldegiko harmailetan izan baitzen, aldiz sustatzaile izan diren Irantzu González Mandiola eta Leire Fernández Prol pistan parte hartzen eta izerdi patsetan zirelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke