Ermuan grabaturiko 'Pintxo & Pote' saioa gaur ikusgai ETB1en

13.12.16
Gizartea

Igelak filmaren promozio eguna aprobetxatuz, ETB1eko Pintxo & Pote programa grabatu zen Ermuan eta gaur emitituko da gaueko 22:15ean. Andoni Agirregomezkorta eta Asier Hormaza aurkezleak Ermuko tabernak bisitatuko dituzte herriko pintxo-pote giroa ezagutzeko.

Ermuko hainbat tabernetatik ibiliko dira, Frankfurt, Giroa, Jai, Sagarra, Herga eta Infreñu esate baterako. Bakoitzean herriko sukaldari, aktore eta kirolariekin batera jardungo dira, pintxoak dastatzen eta beraiekin hitz egiten. Taberna horietaz gain, Asier Bouzoren harategian egongo dira, bertan eskaintzen diren produktuak ezagutzeko eta aurkezleak, ardoen inguruan mintzatuko dira Arral ardoa banatzeko biltegian.

Herritik pasioan izango dira Arantza Morena atletarekin, Imanol Alvarez entrenatzailearekin, Matxalen Ziarsolo Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria izandakoarekin eta Mikel Losada Ermuko aktorea eta Igelak filmeko protagonistarekin. Tabernak ostegunero prestatzen dituzten kreazioaz disfrutatuko dute eta Igelak pelikularen inguruan antolatuko pintxo-pote tematikoan parte hartuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.