AECCri 9.787€ bidaliko zaizkio, Minbiziaren kontra herriko II. Martxan lorturiko diru-kopurua
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrak oharra bidali du urrian gure udalerrian, Minbiziaren kontrako II. Martxan parte hartu eta lagundu zuten pertsona nahiz erakunde guztiei bere eskerron publikoa agertzeko. Lasterketa herrikoi horren bidez Ermuko taldeak AECCri gure herrian bildutako 9.787,10 euroak bidaliko dizkio, parte hartzaile kopuru handiari esker hori izan baita ekimenarekin bildutako kopurua. Diru-kopuru hori osorik minbiziari aurre egin eta hori sendatzeko konponbidea bilatzeko ikerketan erabiliko da.
Boluntario taldeak mezuan dioenez guztioi “aurrera jarraitzeko eta datorren 2017ko Martxaren III. Edizioan parte hartzera gonbidatzen gaituzte”. Amaitzeko, “Gabon jai zoriontsuak eta 2017ko urte osasuntsua eta une gozoz beterikoa” opa digute ermuar guztioi.
Eguberriko mahai-apaingarrien V. lehiaketa
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean dabiltzan herriko boluntarioek Eguberriko mahai apaingarrien bosgarren lehiaketa deituta dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte helduek nahiz 11 urtera arteko gaztetxoek. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan lan onenak sarituko dira; bost helduen kategorian eta beste lau gazteentzako atalean.
Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu eta mahai apaingarri bakarra aurkeztuko. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea delako. Horregatik, aipatutako espeziea erabiliz gero mahai apaingarria deskalifikatuta geratuko da. Bi kategoria izanenen dira, pertsona helduak eta 5etik 11 urtera bitartekoak.
Mahai apaingarriak Merkatu Plazan entregatu beharko dira
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 19, 20 eta eta 21ean, goizeko 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldeko 5etatik 7:30etara bitartean. Eta baita abenduren 21ean baina goizeko ordutegian soilik, eguerdiko ordu 1ak bitartean.
Honetarako bilduko den eta erakusleihoen lehiaketan sarituak izan diren merkatari eta udaleko kideek osaturiko epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 21eko asteazkenean, arratsaldeko seietan. Horren ondoren, sariak ere banatuko die irabazleei, helduek egindakoen arteko bost onenei eta gazteen atalean beste lauri. Horren ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanak erakusgai jarriko dira.
Lehiaketara aurkezturiko lanekin erakusketa egingo dira abenduaren 21 eta 22an Merkatu Plazan
Lehiaketara aurkeztutako lanak Merkatu Plazan erakutsiko dira abenduaren 21etik 22ra bitartean, goizeko 10 eta erdietatik 1etara eta arratsaldeko bost eta erdietatik 8etara. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek AECCen onerako. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du